
Errehabilitazio global eta intentsiboko zerbitzua eskaintzen dugu, lesio neurologikoaren esfera guztietan: nerbio-sistema zentrala (NSZ) eta nerbio-sistema periferikoa (NSP).
KontaktuaDiagnostikoa
Iktusa
Garuneko odol-fluxuaren etenaldia, oxigeno-ekarpena ez gertatzearen ondoriozko kalte neuronala eragiten duena. Izan daiteke iskemikoa (buxadura) edo hemorragikoa (baso baten haustura).
Traumatismo kraneoentzefalikoa
Garezurreko kolpe edo inpaktu batek edo azelerazio/desazelerazio mugimendu azkar batek garunean eragindako lesio edo kontusioa, alterazio neurologikoak ekar ditzakeena.
Garuneko tumorea
Garuneko ezohiko zelula-masa, onbera ala gaiztoa, ehun neuronal osasuntsua konprimitu edo suntsi dezakeena, garuneko funtzioei eraginez.
Lesio medularra
Bizkarrezur-muinean izandako kaltea, lesioaren azpitik borondatezko mugikortasunaren galera edo alterazioa eta/edo sentikortasunaren absentzia edo alterazioa eragin dezakeena, larritasun eta kokapenaren arabera.
Neuropatia
Nerbio periferikoetako lesio edo degenerazioa, gehienetan honako hauek eragiten dituena: hozmintzea, ahultasuna, sentikortasunik eza, disestesia eta/edo alodinia deritzen sentsazio arraroak, espontaneoak zein estimuluren baten ondoriozkoak, eta min neuropatikoa edo neuralgia esaten zaion min mota bat.
Ataxia
Koordinazio muskularraren alterazioa ezaugarri duen mugimenduaren nahasmendu neurologikoa, nerbio-sistema zentral edo periferikoko zenbait aldetan izandako lesioen ondoriozkoa. Ibiltzeko gaitasunari, hizketari eta begietako mugimenduen kontrolari eragiten die, nagusiki.
HKZaren ondoriozko tendinopatiak
Tendoi-egituretako lesioak, Hartutako Kalte Zerebrala (HKZ) dagoenean agertzen diren mugimendu-alterazioek eragindakoak.
Gaixotasun neuromuskularrak
Gehienetan izaera progresiboa eta jatorri genetikoa duten gaixotasun neurologiko hauek, zuzenean edo zeharka, gorputzaren “mugimendu-unitateko” osagai bati edo batzuei eragiten diete (muskulua, lotura neuromuskularra edo nerbio periferikoak), eta ahultasuna edo atrofia muskularra dute ezaugarri nagusi.
Gaixotasun neurodegeneratiboak
Alzheimerra
Oroimen, pentsamendu, hizkuntza zein portaeraren alterazioak eragiten dituzten dementzien barruan sailkatutako gaixotasun progresiboa. Sintomak, oro har, poliki-poliki garatzen dira eta okerrera egiten dute denborarekin, eguneroko zereginak eragozteko moduko larritasuna hartu arte.
Parkinsona
Nagusiki mugimenduari eragiten dion nahasmendu neurodegeneratiboa. Atsedeneko dardarak, muskuluen zurruntasuna, mugimenduen moteltasuna eta orekaren alterazioak ditu ezaugarri.
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA)
Kausa ezezaguneko gaixotasun neurodegeneratiboa, goiko eta beheko neurona motorraren degenerazioa ezaugarri duena.
Esklerosi Anizkoitza (EA)
Jatorri autoimmunea duen gaixotasun neurodegeneratiboa, entzefaloko nahiz bizkarrezur-muineko (modu barreiatuan) neuronen mielina-zorroaren suntsipena ezaugarri duena. Mugimenduko alterazioak, alterazio sentsitiboak eta sentsorialak eragiten ditu, kaltetutako nerbio-sistemaren eremuaren arabera.
Distrofiak
Distrofia muskularrek muskulu ildaskatuari dagozkion nahasmendu hereditario, degeneratibo eta progresiboen talde heterogeneoa osatzen dute, eta horien agerpen klinikoa gorputz-adarretako, enborreko zein aurpegiko muskulatura ildaskatu eskeletikoaren ahultasun progresiboa da.
Huntington
Gaixotasun hereditario honek garuneko zenbait nerbio-zelulen higadura eragiten du. Hasierako sintomak 40 urte inguruko adinean agertu ohi dira. Besteak beste, kontrolik gabeko mugimenduak, baldarkeria eta oreka-arazoak. Alterazio kognitiboak eta/edo psikiatrikoak ere ager daitezke.