
Zuretzako tratamendu-plana, zehatza, xehea eta egokia
Gure proposamenaren oinarrian dago helburu zehatz eta kuantifikagarriak dituen tratamendu-plan pertsonalizatu eta dinamikoa diseinatzea, pertsonari eboluzioaren nondik norakoak bereizteko aukera emanez, nor bere errehabilitazioaren eragile aktibo izan dadin.
Patologia neurologikoa duten pertsonen eboluzio-prozesua hainbat faktorek baldintzatzen dute, eta ondorioz, tratamendua behar bezala egiteko, zehatz-mehatz aztertu behar da pertsonaren egoera. Beharrezkoa da une bakoitzean tratatu beharreko helburuko osagaia identifikatzea.
Gure esku-hartze terapeutikoa tratamendu osoan mantentzen den zeharkako hurbilketa batetik abiatzen da, prozesua ebaluatu eta berrebaluatzeko metodo baten bitartez, helburuak bideratu eta ahaleginak ahalik eta gehien optimizatzeko.
KontaktuaNeurozientziak babestuta
Neuroerrehabilitazioaren oinarrizko prozesua plastizitate neuronala da, garunaren ikaskuntza-mekanismoa.
Gure metodoan, ikerketa zientifiko berrienek errehabilitazio neurologikoaren oinarritzat jotzen dituzten printzipio guzti-guztiak bildu ditugu.

1
Esku-hartze goiztiarra
Tratamendu goiztiarra aktibatzen dugu emaitzarik onenak lortzeko, betiere kontuan hartuta errehabilitazio-prozesuko aldaketarik garrantzitsuenak lehenengo urtean gertatzen direla.

2
Tratamenduarekiko atxikimendua
Gertuko harreman batetik heltzen diogu tratamenduari, giza-harremanak erraztuz, denboran zein baliabideetan luzea eta garestia izango den prozesua arintzeko asmoz.

3
Intentsitatea
Errehabilitazioa ahalik eta denbora laburrenean kontzentratzen dugu, plastizitate neuronalaren prozesuari ahalik eta onurarik handiena ateratzeko, lesioaren ondorengo lehen hilabeteetan egoten baita aktibo nagusiki.

4
Errepikakortasuna
Jarduera bat errepikatzeak aldaketa neuroplastiko iraunkorrak eragiten ditu, ikaskuntzaren egonkortasuna erraztuz. Beharrezko errepikapenezko lana proposatzen dugu denboran mantentzeko moduko konexio neuronal berriak finkatzeko.

5
Aberastutako inguruneak
Mugimenduaren ikaskuntza kaltetutako pertsonaren erronka bihurtzen da. Inguruneak estimuluak eta esperientzia berriak eskaintzen dituenean, zuzenean eragiten die konexio berrien sorrerari eta erreserba kognitiboaren zabalkuntzari.
Diziplinaz gaindiko abordatzea
Pazientearen premia globalak ardatz dituen arreta kohesionatuagoa bultzatzen dugu, baita arretaren eraginkortasun eta koordinazio hobea ere. Ikuspegi honek emaitza terapeutikoak hobetzen laguntzen digu.
Fisioterapia, terapia okupazionala, psikologia, logopedia eta neuropsikologia uztartu eta integratzen ditugu, diziplinaz gaindi, espezialitateen arteko mugak zeharkatuz eta modu dinamiko, bateratu eta kooperatiboan lan eginez. Metodo honek kasu bakoitzaren ikuspegi holistikoa lortzeko aukera ematen digu.
Kontaktua